Aurtongo denboralearen ondorioz hautsitako pantalanak konpontzen dabiltza egunotan Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Kirol Portuetakoak. Atzo hasi zituzten bertako lanak eta datorren astean bukatzea aurreikusten dute. Kaltetutako pantalan horietan dauden 20 bat ontziak lekualdatu egin dituztela jakinarazi du jaurlaritzak, gainontzeko ontzien ondoan kokatuz.