Gaztela eta Leongo 29. itzulian parte hartuko du
Haritz Orbe Euskadi Fundazioko gernikarrak. Haritz Orbegaz batera, Euskadi Fundazioko Miguel Minguez, Carlos Barbero, Victor Etxebarria, Mikel Iturria, Jon Larrinaga, Pablo Lechuga eta Beñat Txoperena ere egongo dira Gaztela-Leongo biran. Euskadi taldeak hilabete erdi baino gehiago daramatza lehiatu gabe, eta “lehen hamarren artean” jarri nahiko luke txirrindularietako bat.
Hiru etapa
Txirrindulari arinenek lehen etapan izango dute euren aukerarik onena. 161,4 kilometroko etapa izango da gaurkoa, eta Zilarraren Ibilbidearen inguruetatik pasatuko da. Hain zuzen, Ciudad Rodrigon hasi eta Zamoran amaituko da biraren hasierako lehen saioa. Berau Salamanca eta Zamorako probientzietatik pasatuko da.
Bihar eta etziko etapak, ostera, mendiko eskalatzaileentzako egokiagoak izango dira. Biharko etapan txirrindulariek Zamoratik irten eta Gaztela-Leongo ipar-ekialderantz joango dira. Lubian herrira heldu orduko, 179,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
Domekako etapak Zamora eta Leon probintziak batuko ditu. 164,6 kilometroko ibilbidea Lubianen hasiko da, eta Bembriben amaitu.