
2013ko Elantxobeko Bazterrak argazki lehiaketako lehen sariduna: Joseba Altamira
Aurreko hiru urteetan legez, aurten ere Elantxobeko txokoak bilduko dituen argazki lehiaketa jarri du martxan udalak. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahalko ditu eta abuztuaren 10a izango du horretarako azken eguna.
Udalak azaldu legez, parte hartzaileak Elantxobeko edozein taberna edota dendetan utzi ahalko ditu lehiaketara aurkeztu nahi dituen argazkiak; hala ere,
idazkaritza.elantxobe@bizkaia.org edota
bebaieuskeraelkartea@gmail.com helbideetara bidali ahalko ditu.
Aurkeztutako guztien artean lehenengo hiru onenek jasoko dute saria: lehenengoak Errioxar Ardauaren 6 botila eta 50 euroko balioa duen hamaiketakoa jasoko ditu; bigarrenak, berriz, 50 euroko balioa duen hamaiketakoa eta cava botila bi, eta hirugarrenak, azkenik, 50 eurotako hamaiketakoa.
Irabazleak suertatu diren edota saririk jaso ez duten argazki denekin erakusketa bat egingo dute Elantxobeko tabernetan. Argazki horiek, gainera, 2015. urteko egutegia egiteko erabili ahal izango dute.