
Nabarnizko herri kirol taldeak antolatuta,
kinttopeko zaldi probak jokatuko dituzte asteburuan.
Bihar hasi eta domekara arte, zer ikusi egongo da probalekuan. Probak hasi baino arinago, probaleku inguruan egingo dituzte pisaketa saioak.
1.000 kiloko harria mugitu beharko dute, eta 400 kilotik gorako animaliek kilo bakoitzeko beste kilo bateko gainkarga izango dute. Aurten
750 euroko sari potoloa lortzeko ahaleginetan bederatzi zaldi eta behor ariko dira. Hala ere, hurrengo postuak lortzen dituztenek ere izango dute saria.
Egitaraua:
- Bihar, 21:30etik aurrera, probalekuan: Imanol Etxebarria (Orio), Belaustegi (Berriatua) eta Garikoitz Unanue (Berango).
- Etzi, 21:30etik aurrera, probalekuan: Beide anaiak (Etxebarria), Zubiaga (Berango) eta Fontaneria Zalbide (Urduliz).
- Domeka, 18:00etatik aurrera, probalekuan: Etxeberri (Itziar), Cerveceria La Palmera (Berango) eta Goitia (Berango).