Maiatzaren 16a baino lehen eman behar da izena Mundakako ingeleseko auzolandegietan
Aurrekoan bezala, aurten ere, ingelesa eta dibertimendua elkartuko ditu Mundakako Udalak auzolandegien bitartez. 6 eta 14 urte bitarteko herritarrei zuzenduta egongo dira eta parte hartzen dutenek uztailean zehar izango dute horiez gozatzeko aukera.
Uztailaren 1etik 15era 6 eta 8 urte bitarteko umeek parte hartuko dute ingelesezko auzolandegietan, eta uztailaren 16ti 30era, berriz, 9 urtetik 14ra artekoek.
Izena eman nahi duenak Mundakako Turismo Bulegora jo beharko du eguaztenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara maiatzaren 16a baino lehen. Izena eman duten horien artean, erroldatuek edota Mundakako Eskolako ikasleek 60 euro ordaindu beharko dituzte pertsonako; seme-alaba bi dituztenek 50 euro baoitzeko eta hiru edo gehiago dituztenek, aldiz, 40 euro bakoitzeko. Mundakan erroldatuta ez daudenen kasuan, 120 euro ordaindu beharko dute seme-alaba bakoitzeko. Halaaber, udalak jakinarazi duenez, izena ematerakoan lehentasuna izango dute herrian erroldatutakoek.