
Justi Larrinaga bermeotarra
Ricardo Padillak zuzenduta dago lana, eta Justi Larrinaga bermeotarra da aktore bakarra, bakarrizketa bat baita. 21:00etan hasiko da saioa, esan bezala, Nestor Basterretxea aretoan izango da.
Abokatu baten bulegoaren itxarongelan gertatzen den istorioa azaltzen du lanak. Han dago Juanita, 75 urteko emakumea. “Berari gertatutakoa kontatu nahi du, baita berarentzat garrantzitsua dena ere bai…”. Ikusle guztiei zuzendutako lana dela esan du udalak, “hunkitzeko eta barre egiteko aukera ematen duena”.
Sarrerak 4 euro balioko du.