
Mugari Bira, artxiboko irudian
Dagoeneko eman daiteke izena.
ajangizkomugaribira.blogspot.com webgunearen bitartez egin daiteke inskripzioa, baina martxaren egunean bertan ere egongo da horretarako aukera, 08:00etatik 08:30era.
14 urtetik gorakoek parte hartzearren 5 euro ordaindu beharko dituzte. Izena Internet bidez ematen dutenek transferentzia bat egin beharko dute 2095 0315 80 9110473910 kontu zenbakira (Kutxabank, eta, ostean, mezu bat bidali beharko dute
ajangizkobira@gmail.com helbidera, izen-abizenak eta kamisetaren neurria (S-M-L-XL-XXL) zehaztuta. Halaber, transferentzia egin izanaren egiaztagiria bidali beharko dute.
Aurten ere bi ibilbide egongo dira aukeran: luzea eta laburra. Luzeak 22 kilometro izango ditu eta ondorengoa izango da ibilbidea: Ajangizko plaza-Burgoa-Olesko-Argana-Aristieta-Done Joanes baseliza-Solaburu-Mentzeta-Etxerrea-Eperlanda-GR 38-Solaurren-Pertxamendi-Done Jakue Bidea-Ajangizko plaza.
Laburrak, bestalde, 13 kilometro edukiko ditu, eta leku berean hasi eta amaituko da, baina ibilbidea ez da aipatutako leku guztietatik igaroko; hain zuzen, ondokoa izango dira ibiltariek igaro beharreko lekuak: Ajangizko plaz-Burgoa-Olesko-Argana-Aristieta-Done Joanes baseliza-Mentzeta-Maier-Ajangizko plaza.
Martxa luzea hautatzen dutenek 08:30ean ekingo diote ibilbideari, eta laburra egitea erabakitzen dutenek ordubete beranduago.
Martxa amaitzean opari bana jasoko dute parte hartzaileek, eta, gainera, hamaiketakoa edukiko dute.