Foru aldundiak bukatu ditu Bermeoko saihesbideko tunel nagusiaren indusketa lanak
https://www.youtube.com/watch?v=vlvihsCmddM
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Hamaika hilabeteko lanaren ostean, Gainzabalako tunelaren alde biak elkartzea lortu du aldundiak gaur goizean. Tunelak 710 metro ditu eta azken metroetako indusketa lanetan aritu dira beharginak gaur goizean. Saihesbideko obra horiek bukatzeko, baina, hainbat lan egin beharko dituzte oraindik: aho bietan tunel faltsuak eraikitzea eta tunelaren barruko estaldura eta instalazio teknikoak jartzea, besteak beste.
Gaur goizean bukatu ditu aldundiak saihesbideko tunelaren indusketa lanak
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, tunelaren gehieneko garaiera 9,5 metrokoa da; hala, estaldura, bide-zorua eta instalazioak guztiaz amaituta daudenean, tunelak 5 metroko galiboa izango duela azaldu du. Gehieneko zabalera, berriz, 17 metrokoa izango dela adierazi du: “hiru errei, erdibitzailea, bazterbideak eta espaloiak hartzeko beste, alegia”. Horrez gain, oinezkoentzako 370 metroko luzera duen galeria bat ere egongo dela gaineratu du.
Bermeoko saihesbidea egiteko 53.310.930,14 euroko aurrekontuaz baliatu da aldundia; hiru kilometroko luzera izango duen azpiegitura horri esker, Bermeoko trafiko arinduko da, eta ibilgailu astunek ez dute zertan herri erditik igaro behar izango, saihesbideak hego-ekialdetik inguratuko baitu herrigunea, Landabaso poligonotik hasi eta portuaren ingururaino. Hartara, Bermeo eta Mungia arteko BI-631 errepidearen eta Bermeo eta Gernika-Lumoren arteko BI-2235 errepidearen trafikoak batu ahal izango dira.
Aipatu azken lan horiek datozen hilabeteetan bukatzea aurreikusten du aldundiak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.