
0km-aren lehen bilera
Zapatuan abiaraziko dute Astrako
3km-aren parte hartze prozesua. Asteburuan hasiko duten parte hartze prozesua laugarrena izango da Gernika-Lumoko herritarrentzat; eta, Astra ideia, eduki eta proiektu berriz sendotzea izango du helburu. Bestalde, prozesuan leku berezia izango dute gazteen parte hartzeak, zein Astran hutsik dagoen bigarren solairuari buruzko hausnarketak ere. 17:00etan emango diote hasiera 3km-aren parte hartze prozesuari.
3km-an hiru asanblea egingo ditu Astra Koordinadorak, eta zapatukoa lehena izango da. Parte hartze prozesu horretan, Astra egitasmoaren eta norbanakoen sostengarritasuna izango dute hizpide. Hala, etorkizuneko osagai eta dinamika berrietaz ariko dira, urte beteko ibilbidearen gabeziei konponbidea emateko.
Parte hartze prozesua aberasgarria izan dadin, baina, Astrak herritarren beharra daukala nabarmendu du koordinadorak. Izan ere, herritarren parte hartzeagaz kudeatzen dute eraikina. “Astraren bihotza herritar mugimendua da; norbanakoak, gazteak, sortzaileak, kultur taldeak, gizarte eragileak… horien auzolanarekin bakarrik egin dezake aurrera proiektuak”.
Alde horretatik, parte hartzeko deia egin dute koordinadorako kideek. Diotenez, “Astra guztiona da, eta guztiok parte hartu behar dugu eraikinaren kudeaketan”. Urte beteko lanaren ostean, beharrizan berriei aurre egiteko gogotsu daude.
0km-an proiektuaren oinarriak zehaztu zituzten gernikarrek,
1km-an espazioen antolaketa, eta
2km-an eguneroko kudeaketa.