
Iazko apirileko feria
Urtero legez, Andaluziara jauzi egiteko aukera emango du Bermeoko Txo Sevilla elkarteak, apirileko feriaren bitartez. Zapaturako eta domekarako antolatu ditu jarduerak, Mañu auzoan.
Zapatuko 13:00etan jaurtiko duten txupinak eta pregoiak emango diote hasiera bi eguneko egitarauari. Erakundeen ordezkariei eskainitako sevillanez eta ohorezko aurreskuaren ostean, rumba eta sevillana doinuekin dantzatzeko aukera egongo da. 15:00etan, bestalde, bazkaria egingo dute, Mañuko Benta jatetxean.
Umeentzako puzgarriak ere egongo dira, 16:00etatik 20:00etara, eta 18:30ean Txo Sevillakoen ekitaldia egongo da. Ondoren,
Romero y dama de honor eta
Naranja y limon sariak banatuko dituzte. Eguna amaitzeko, dantzaldia egingo dute 20:00etatik aurrera.
Cadiz eguna ospatuko dute domekan. 12:00etanko mezaren ostean, III. gazpatxo txapelketa hasiko da, 13:30 aldera, eta 15:00etan bazkaria egingo dute, Mañuko Bentan. Gazpatxo txapelketaren sariak, bestetik, 17:00etan banatuko dituzte eta ordu erdi beranduago sevillanak eta rumbak dantzatzeko aukera egongo da. Txokolate jana egingo dute ondoren, eta egitaraua amaitzeko, ferifiesta ekitaldia.
Dokumentua: