
Ajangizko Isidro deuna jaien barruan, domekan bigarren eskupilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte, 11:30etik aurrera.
Benjaminen txanda izango da lehenengo. Kareaga eta Gallastegi III.a Lakaren eta Bernaolaren aurka ariko dira, eta, ostean, hasiberrien mailakoen txanda izango da; Jaio eta Beitia III.a Enbeita eta Zelaiaren aurka neurtuko dira. Hasiberrien atzetik, haur mailako Okamika eta Garro Albizuren eta Anituaren aurka ariko dira. Azkenik, nagusietan, Mendinueta eta Perezek osatutako bikotea Santxo eta Imazen aurka ariko da.