
Iazko antzerki astea
Gernika-Lumoko zazpi ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute maiatzaren 12tik 15era bitarteko Eskolarteko XXVI. Antzerki Astean. Ikastetxe bakoitzak antzeztalde bana eramango du antzerki astera, denetara LHko eta DBHko 120 antzezle inguru batuz Lizeo Antzokian.
1.400 ikusle inguru izango dituztela aurreikusten dute. Izan ere, “ikasleentzat goizez eta arratsaldez eskainiko dituzten saioez gain, guraso eta familiartekoei eskainitako saioak ere izango dira”.
Dokumentuak: