Museoen Eguna eta Gaua ospatuko dute Euskal Herria Museoan eta Santimamiñen
Aurreko urteetan legez, aurten ere, Museoen Eguna eta Gaua ospatuko dute Europako hainbat museok; horien artean, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak eta Kortezubiko Santimamiñek. Kultura eta aisialdi aukera zabala eskaintzea du helburu aipatu egunak, eta, horretarako, hainbat jarduera jarriko dituzte bisitarien eskura maiatzaren 17 eta 18an.
Gatzaren ardura hartzea lelopean ospatuko du Museoan Eguna eta Gaua Euskal Herria Museoak; hala, gatzari lotutako tailer, hitzaldi eta dastaketak antolatu ditu maiatzaren 17rako. Museoa 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 00:00etara egongo da zabalik egun horretan, eta sarrera doanekoa izango da.
Izena ematea aldez aurretik
Hala ere, aipatu ekintzetan parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman beharko du izena; hitzaldirako eta dastaketarako tiketak erosteko azken eguna, esaterako, maiatzaren 16a izango da. Museoan bertan dituzte tiketak salgai 8 eurotan. Familientzako tailerretan parte hartzea, berriz, doanekoa izango dela jkainarazi du museoak.
Tailer, hitzaldi eta dastaketaz gianera, bisita gidatuak ere egingo dituzte museora datorren zapatuan; lehenengo gazteleraz, eta ondoren euskaraz.
Maiatzaren 18an ere izango da zer egin Euskal Herria Museoan; egun guztiko (10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:30era) sarrerak doanekoak izateaz gain, iluntzean Bizkaiko Udaberri Musikalaren kontzertu lirikoaz gozatzeko aukera egongo baita.
Egun horietan museora bertaratzen direnek, gainera, oparia jasoko dutela jakinarazi dute.
Santimamiñek ere egingo du bat Museoen Nazioarteko Egunagaz; maiatzaren 17an, su erakustaldia eskainiko du eta gaueko bisita ere egingo du. Hurrengo egunean, ostera, antzerki erako bisitak egingo dituzte goiz eta arratsaldez.
Egitaraua
Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo)
Maiatzaren 17a.
– Egun guztian zehar: sarrera dohainik.
– 16: 30ean, familientzako tailerra: Gatza.
– 18:00etan, bisita gidatua gazteleraz.
– 19:00etan, bisita gidatua euskaraz.
– 20:00etan, hitzaldia: La Sal en Euskal Herria: geologia, historia, explotacion y gastronomia. Hizlariak: Iñaki Garcia geologoa, Alberto Santana historialaria eta Roberto Lopez de Eguilaz (Añanako Gatz Harana Fundazioa).
– 21: 30ean, dastaketa: Gatza protagonistatzat duten mokaduak.
Maiatzaren 18a.
– Egun guztian zehar: sarrera dohainik.
– 19:00etan, kontzertu lirikoa: XII. Bizkaiko Udaberri Musikala.
Santimamiñe (Kortezubi)
Maiatzarem 17a.
– 21:00etan, su erakustaldia
San Mames ermitaren ondoan.
– 22:00etan, gaueko bisita Santimamiñera.
Maiatzarem 18a.
– 11:00etan eta 16:30ean, antzerki-formako bisitak.