
Gautegiz Arteagako helduen elkarteak herri osora zabaldutako irteera antolatu du. Maiatzaren 17an, Laguardiara (Errioxara) joango dira. Bertara joan nahi duenak hilaren 13a orduko eman beharko du izena.
Txangoak 08:30ean irtengo du Herriko Enparantzatik, eta Laguardiara helduaz batera, Campillo upategia bisitatu eta ardo dastaketa egingo dute. Handik, 14:30ak aldera, Biazteri jantokira bazkaltzera joango dira. Bapo jan ostean, Plaza Nagusian kariloizko erlojua eta inguruak ikusi, eta handik Santa Maria de los Reyes eliza bisitatuko dituzte etxera bueltatu aurretik.