Ikurrinaren omenaldiko argazkiak jarri dituzte ikusgai Muxikan
Muxikako Udalak Ikurrinaren omenaldian ateratako hainbat argazki jarri ditu ikusgai, Kurtzero auzoko Zubieta Errota eraikinean. Udalak jakinarazi duenez, Erlantz Ortizek ateratako argazkiak dira eraikinean jarri dituztenak. Ekitaldian txalapartariek, bertsolariek, dantzariek zein hainbat herritarrek parte hartu zuten, eta egun horretako bizipenak argazki bidez trasmititu nahi ditu udalak. Jakinarazi dutenez, maiatzaren 23a arte izango da ikusgai erakusketa.