
Erdian ikus daiteke egitura berria
Datorren ikasturtean egongo dira erabilgarri Gernika-Lumoko ikastetxeko gela berri bi horiek. Ikastetxeko eraikinari atxikitako bloke bi dira, bata bestearen gainean jarritakoak, eta biak erabiliko dituzte Haur Hezkuntzako klaseak hartzeko. Udalak zehaztu duenez, gela horietako bakoitzak 44,59 metro koadroko azalera dauka.
Lan hori ez ezik, Arratzuko Barrutia ikastetxeko leihoak ere aldatuko ditu Gernika-Lumoko Udalak. Obra biak egiteko aurrekontua 205.000 eurokoa da.