
Padurak, Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerretik
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako jagole batek aurkitu zuen hilotza atzo arratsaldean, 16:00ak aldera, Urdaibaiko paduretan, Gautegiz Arteagan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, ez zuen biolentzia zantzurik agertzen. Bermeoko Gurutze Gorriak erreskatatu zuten hilotza, SOS Deiekin batera. Ertzaintzak aldean dokumentaziorik ez zeramala egiaztatu zuen.
Bilboko patologia forentse zerbitzura eraman zuten hilotza, autopsia egiteko. Gaur goizean oraindik identifikatu barik dagoela esan du Segurtasun Sailak, eta autopsiaren zain daudela.