
Etxebarria eta Hormaetxe 2013ko Gernika Sarietan
Etzi iluntzean, Gernika-Lumoko antzerki zaleek lan berritzaile bat ikusteko aukera izango dute, Lizeo Antzokian. Jakinarazi dutenez, Erotica In-verso lana aurkeztu behar du Galatea taldeak, 20:30etik aurrera.
Lanaren izenak argi dioen bezala, erotismoari buruzko hausnarketa saio bat da Erotica In-verso. Hausnarketa hori egiteko, baina, parte hartzaileek hainbat adierazpide artistiko uztartu dituzte. Hala, poesia, dantza, musika, antzerkia, eta ikusentzunezko lanak batzen ditu Galatea taldearen antzerkiak.
Antzezpen berritzaile horretan, gainera, bertoko bi lagunek ere parte hartuko dute: Aitor Etxebarria El_Txef_ak eta Ziomara Hormaetxek. Lehenak musika elektronikoa jarriko dio ikuskizunari, eta bigarrenak antzezle lanak egingo ditu. Ohi bezala, Hormaetxek dantzaren hizkuntza erabiliko du erotismoaz berba egiteko.