
Barazkiak
Hastapen ikastaroa izango da, eta 24 orduko iraupena edukiko du. Hilaren 26an eta 28an eta ekainaren 2an, 4an, 9an eta 11n emango dituzte eskolak, 16:00etatik 20:00etara. 20 euro balio du inskripzioak, eta plaza kopurua bete arte eman ahalko dute izena Gaztedi Busturialdea programaren barruan dauden herrietan erroldatuta dauden gazteek.
Bermeoko
Gazteentzako Informazio Zerbitzuan (GIZ), Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoan edota Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzuan (Urremendi LGE) eman behar da izena.
Parte hartzaileek lurra, haziak eta landareak nola landu eta zaindu ikasiko dute, besteak beste. Halaber, noiz ureztatu behar den ikasiko dute, eta laborantza egutegia aztertu ere.
Izena emateko tokiak:
- Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzua. Gizarte eta Kultura Etxea – Irakaskintza 14-16 – 48370 BERMEO/giz@bermeo.org – Tel.: 94 617 91 58 – www.giz.bermeo.org
- Gernika-Lumoko Gazteentzako Informazio Bulegoa. Foru plaza z.g. – 48300 GERNIKA-LUMO. gazteger@sarenet.es – Tel.: 94 627 02 15
- Busturialdeko Herri Txikien Gazteria Zerbitzua (Urremendi LGE). Domingo Alegria z.g. (Gernikako plaza, bulegoak) – 48330 GERNIKA-LUMO. gazteria@urremendi.org – Tel.: 94 625 76 09