
Korrikalariak iazko mendi jaiko momentu baten
Aurten ere, mendiko kirolek Gernika-Lumo hartuko dute Arrolape taldeko kideen lanari esker. Hain zuzen, maiatzaren 18an bigarren Mendi Jaian parte hartzeko aukera izango dute bertoko eta inguruetako korrikalariek. Aurretiaz izena emateko epea astelehenean zarratuko dute, baina mendizaleak probaren egunean bertan ere apuntatu daitezke. Kasu horretan, dena den, parte hartzaileek ez dute Mendi Jaiko kamiseta jasoko. Horren ordez, beste opari bat jasoko dute. Aurretiaz izena eman nahi dutenek,
mendijaia.arrolape.net helbidean sartu behar dute.
Arrolapekoek jakinarazi dutenez, aurtengo Mendi Jaiak berritasunak dakartza. Alde batetik, Ibilaldiko egitarau kulturalaren barruan antolatuko dute kirol festa. Hala, izen emateagaz batutako diruaren parte bat Seber Altube ikastolari laguntza txiki bat emateko erabiliko dute.
Alde horretatik, Ibilaldiaren eta Arrolaperen arteko lankidetza irudikatzeko aurtengo kamisetak desberdinak izango dira, Ibilaldiaren logoa ere baitaramate. Oscar Morales Arrolapeko taldekideak dioenez, “guretzat oso pozgarria da euskara eta ikastolak lagundu ahal izatea”. Hala, kamisetetan Ibilaldiaren logoa jarriz, taldeak omenaldi txiki bat egin nahi dio Bizkaiko ikastolen jaiari.
guretzat oso pozgarria da euskara eta ikastolak lagundu ahal izatea. Hala kamisetetan Ibilaldiko logoa jarri dugu”
Ibilbideetan ere zenbait aldaketa egingo dituzte mendi taldeko kideek. Iaz bezala, lau ibilbide mota izango dira aukeran, baina leku berriak ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Hala, iaz parte hartu zutenek zein parte hartzaile berriek gozatu dezakete Mendi Jaian.
Aurten, esaterako, parte hartzaileak Bizkaiganetik (Errigoiti) pasako dira lehenegoz. “Herri bide zaharrak eta ezagutzen ez diren bidezidorrak zeharkatuz helduko dira Errigoitiko baselizara korrikalariak zein martxa luzeko oinezkoak”. Lasterketa edo martxa luzea egin nahi dutenek 24,5 km-ko ibilbideari egin beharko diote aurre, eta martxa laburra aukeratzen dutenek 8,5 km-koari.
Herri bide zaharrak eta ezagutzen ez diren bidezidorrak zeharkatuz helduko dira Errigoitiko baselizara korrikalariak zein martxa luzeko oinezkoak”
BTT martxan parte hartzen duten txirrindulariak, bestalde, Solluberaino joango beharko dira, gero Gernika-Lumora bueltatuz. Txirrindularientzako martxak 37 km inguru dauzka.
Moralesek nabarmendu duenez, mendi lasterketako, BTT martxako eta mendi martxetako ibilbideen profilak Arrolaperen webunean daude ikusgai. Hala ere, parte hartzaileek ez dute ibilbide zehatzaren berri izango azken egunera arte.