Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, Euskal Herriko Itsasertz Mugartearen bitartez, atzo hasi zituen konponketa lanak Aritzatxuko bidean eta aste bitan lanak bukatuta egotea aurreikusten dute; bitartean, eremu horretako lursailen jabeei eta erabiltzaileei, ahal den neurrian, “sarbidea erraztuko” zaiela gogorarazi du udalak.

Bermeoko Udaleko Zerbitzu Sailak azaldu duenez, mikro-piloteen bitartez lurrak eutsiko dituzte eta, gero, hesia aldatzeko asmoa dute.
Hala ere, herritarren batek arazorik edo zalantzarik izango balu,
zerbitzuak@bermeo.org helbidera mezu bat idazteko edo 94 617 9129 telefonora deitzeko deia egin du udalak.