
Durangaldera joko dute gazteek
Uztailerako dakar proposamena Gernika-Lumoko taldeak, baina aldez aurretik eman behar da izena. Hain zuzen, hilaren 31ra arteko epea zabaldu dute, eta, zehaztu dutenez, Astran egin behar da inskripzioa edo
astelehentxutxu2@gmail.com helbidearen bidez. 30 pertsonarentzako lekua dago, eta 15 euro balioko du, martxaren gastuei aurre egiteko. Parte hartzeko baldintza bakarra 17 urte baino gehiago edukitzea da.
Izen-abizenez gain, jaiotze data, posta elektroniko bat eta kontakturako telefono zenbaki bat zehaztu beharko dira. Halaber,
Zer espero duzu martxatik? galderari erantzutea eskatzen du Txutxuk. Izena ematen dutenekin jarriko da harremanetan taldea, “informazio gehiago emateko, proposamenak entzuteko eta danon artean martxa sortzeko”.
Uztailaren 28tik 31ra bitartean egingo dute Txutxumartxa, Durangaldean. Goizetan herriz herri eta mendiz mendi ibiliko dira, eta arratsaldeetan tailerrak, jolasak eta bestelako jarduerak egingo dituzte. Helburua “Gernikako gazteek elkar ezagutzea eta giro polita sortzea da, eta, zelan ez, ondo pasatzea”.