
Zapatuan, Gernika-Lumoko Astrak Euskararen Jatorriaren Bederatzigarren Biltzarra hartuko du. Jakinarazi dutenez, aurten euskoiberismoaren teoria izango dute eztabaidagai bildutakoek. Hala, euskararen eta Iberiako antzinako hizkuntzaren arteko loturak aztertuko dituzte.
Biltzarreko antolatzaileen ustez, euskoiberismoaren teoria indarra hartzen ari da egunetik egunera. Hala, euskararen eta Iberiar hizkuntzaren arteko harremana ulertzea ezinbestekoa dela deritzote, bertoko hizkuntzaren jatorria ezagutzeko.
Antolatzaileek diotenez, antzekotasun handiak daude Iberiar hizkuntzaren eta euskararen artean. Besteak beste, zenbakien arteko lotura ukaezina, toponimia, genitiboa, ergatiboa eta partitiboa aipatzen dituzte antzekotasun nagusi bezala.
Euskoiberismoaz gain bildutakoek beste zenbait gai ere jorratuko dituzte. Besteak beste, Dogon hizkuntzari buruzko teoriak eta Iruñea Veleiako aztarnak izango dituzte hizketagai bildutakoek.
Interesatuek aldez aurretik eman behar dute izena, parte hartu ahal izateko. Astran bertan edota
euskararenjatorria@gmail helbidera idatziz apuntatu daitezke. Ikasleek eta langabetuek 30 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 45 euro. Ordainketa kontu korronte bidez egin bekar da.
Egitarau eta informazio osatua
euskerarenjatorria.net helbidean bisita daitezke.