Joan den zapatuan egin zuen Berbalagunek irteera. 57 lagunek hartu zuten Ibarrangeluko Laga hondartzaraino joateko autobusa, handik hasi baitzuten hogei kilometroko ibilbidea. Parte hartzaileetako batzuek, hamabost kilometro eginda, Gautegiz Arteagan hartu zuten Gernika-Lumora itzultzeko autobusa, baina gehienek martxa osoa egin zuten. Berbalagunek esan duenez, “paraje zoragarriak” ikusteko aukera eduki zuten ibilbidean zehar: “Gurea bai inguru dotorea”.
Hurrengo irteera maiatzaren 24an egingo duela aurreratu du Gernika-Lumoko Berbalagunek. Kasu horretan, Eatik Lagaraino joango dira berbalagunkideak.