Seigarren eta azken funtzioa izango da gaurkoa, eta Roke, Barandika eta Lekerikak lor dezakete garaipena. Ohi legez, 20:00etan hasiko da saioa, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian.
Bosgarren jardunaldian ere ikuskizuna eman zuten puntistek. Senior mailan Jon Barandika eta Unai Lekerika nagusitu ziren. Saioaren ostean, beraz, Roke Alberdi da liderra, garaipen bigaz eta aberage onenagaz. Xabier Barandika bigarren da, hura ere bi garaipenegaz, eta Unai Lekerika da hirugarrena.
Kadeteetan, bestalde, Aritz eta Peio nagusitu ziren. Garaipen horri esker, azken hori da sailkapenaren buru gaur gaurkoz maila horretan, garaipen bi lortu baititu. Urko da bigarren sailkatua, eta garaipen bakarra lortuta, Goitiak, Lezamizek, Ikerrek, Davidek, Aritzek eta Gorkak osatzen dute sailkapena.
-
-
Aritz eta Peio
-
-
Jon Barandika eta Unai Lekerika