
Ampo Ordiziaren aurkako partida
Bizkaia Gernika Rugby taldeko mutilek bihar emango dute amaitutzat 2013-2014 denboraldia. 22. eta azken jardunaldi hori etxetik kanpo jokatuko dute Peter Borlasek gidatzen dituen basurdeek. Hain zuzen ere, sailkapenean bosgarren dagoen Atletico Madriden aurka ariko dira Bizkaia Gernikako mutilak bihar, 15:00etan, Madrilgo (Espainia) Valles de las Cañas zelaian.
Azken jardunaldiaren emaitzen faltan, 45 puntu ditu Gernika-Lumoko errubgi taldeak. Gauzak horrela, sailkapen taulako jaitsiera postuak atzean utzi, eta beste denboraldi batez seniorren Ohorezko Mailan jarraituko dute basurdeek.
«Oso pozik»
Beste urte batez mailari eustea lortu duela eta, Gernika-Lumoko errugbi taldea “oso pozik” agertu da. VRAC Quesos Entrepinares buru izan duen liga horretan, Hernani, Blusens Universidad de Vigo eta Ciencias Fundacion Cajasolen aurretik amaituko dute basurdeek denboraldia. Azken hiru horiek 40, 32 eta 22 puntu lortu dituzte, hurrenez hurren.