http://youtu.be/Hq-zSzc5G8s
Langileen Nazioarteko Egunean kalera atera dira sindikatuak, eta Gernika-Lumon batu dira hainbat herritar, LAB sindikatuak deituta. Manifestazioa egin dute 12:30ean, eta ekitaldia ondoren. Hala, krisiaren iruzurra salatu du LAB sindikatuak Gernika-Lumon, eta krisiaren erantzukizunik inork ez duela asumitu kritikatu du. "Inor ez da krisiaren ardurdadun egin, eta, langileak eta herritarrak egin gaituzte egoeraren arduradun".

Gernika-Lumon egin duten manifestazioa
Langileen Nazioarteko Egunean kalera atera dira sindikatuak, eta Gernika-Lumon batu dira hainbat herritar, LAB sindikatuak deituta. Manifestazioa egin dute 12:30ean, eta ekitaldia ondoren. Hala, krisiaren iruzurra salatu du LAB sindikatuak Gernika-Lumon, eta krisiaren erantzukizunik inork ez duela asumitu kritikatu du. “Inor ez da krisiaren ardurdadun egin, eta, langileak eta herritarrak egin gaituzte egoeraren arduradun”.
Emakumeek pairatzen duten egoeraren hausnarketa ere egin dute, eta kontserba enpresetako langileen borroka goratu du LABeko emakumeen arloko arduradun Zaloa Ibeasek. “Negozioazio kolektiboaren erreformak patronalari eskainitako txeke zuriaren bitartez eskubideak lapurtu dizkiete langileei”. Epaitegiak laangileen aldeko sententzia eman duen arren, ukatutako eskubide denak oraindik ez dituzte berreskuratu langileek: “hori dela eta, egoera horri aurre egiteko borroka fase berri bat hasiko da”.
Totorikaguenako langileen egoera ere gogora ekarri dute Maiatzaren Lehenean. Une oso gogorrak bizi dituzte, eta pairatzen ari diren “tratu txarra” azpimarratu du Ibeasek: “Jabeek ez dute negoziatzeko inolako borondaterik, eta langileak zein egoeratan geratu diren ez die axola; eta askok 30 urte baino gehiago eman dituzte enpresarentzako lanean”.
Gazteak antolatzeko beharra

Ernaik ere parte hartu du Maiatzaren Leheneko ekitaldietan
Ernai Gazte Antolakundeak ere parte hartu du, LAB sindikatuarekin batera, Maiatzaren Lehenean egin dituzten mobilizazioetan. Krisiaren izenpean gazteak gogor kolpatzen dituzten garai honetan, pairatzen duten prekarietatea salatu dute. “Sistemak egin digun eskaintza da burugabeak izatea. Prekarietatera lotu nahi gaituzte, baina Ernaik argi du alternatiba zein den: burujabetza”. Eskubideak murriztuko dizkietela diote gazteek, erasoak bata bestearen atzetik etorriko direla, baina kolpe horiek ez dutela gazteria izutuko, “irabazteko dugunak hori baino gehiago balio duelako”. Horretarako, antolatzeko eta borrokatzeko beharra aldarrikatu dute.