Jaieguna dela eta, bisitari asko hartu ditu Erdi Aroko azokak
https://www.youtube.com/watch?v=Qv5hVTj-UqM&feature=youtu.be
Hamaikagarrena da aurtengo edizioa, eta gaurtik domekara bitartean bisitatu ahalko da, Gernika-Lumoko Merkatu plazan. Berritasunekin dator, gainera, euskal mitologiari eskainitako txokoa izango baitu.
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Hamaikagarrena da aurtengo edizioa, eta gaurtik domekara bitartean bisitatu ahalko da, Gernika-Lumoko Merkatu plazan. Berritasunekin dator, gainera, euskal mitologiari eskainitako txokoa izango baitu.
50 dira saltokiak, eta, ohi legez, bestalde, mota guztietako artisau lanak ikusteko eta erosteko aukera ere izango dute azoka bisitatzen dutenek. Larrua, egurra, zeramika eta burdina lantzen duten saltzaileak izango dira Merkatu plazan, baina baita lurrin eta elikagai saltzaileak ere.
Azoka 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara egongo da zabalik. Zapatuan eta domekan, baina, gauerdia baino beranduago zarratuko dute. Egun horietan, gaueko ikuskizunak izango direla aurreratu du udalak.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.