
Iazko azokako postuetako bat
Gernika-Lumok Erdi Aroko Azoka hartuko du urtero legez. Aurten hamaikagarrenez antolatu dute azoka, eta berritasunak dakartzala jakinarazi du udalak. Euskal mitologiak, esaterako, leku berezia izango duela aurreratu dute.
Gernika-Lumoko eta inguruetako biztanleek, gaurtik domekara bisita dezakete erdi aroko azoka. Lau egun horietan, gazte zein helduei zuzendutako ekintzak izango dira aukeran.
Ohi legez, bestalde, mota guztietako artisau lanak ikusteko eta erosteko aukera ere izango dute azoka bisitatzen dutenek. Larrua, egurra, zeramika eta burdina lantzen duten saltzaileak izango dira Merkatu plaza, baina, baita lurrin eta elikagai saltzaileak ere.
Azoka egunero zabalduko dute, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 22:00etara. Zapatuan eta domekan, baina, gauerdia baino beranduago zarratuko dute. Egun horietan, gaueko ikuskizunak izango direla aurreratu du udalak.