Maiatzeko lehen domekako hitzorduari hutsik egin barik, Bizkargin batuko dira hainbat herritako biztanleak Frankismo garaian borrokatu ziren gudariak omentzeko. Larrabetzuko, Muxikako, Morgako eta Zornotzako lurretan dagoen mendi horretan jai giroa izango dute nagusi domekan.

Iazko Bizkargi Eguna
Aurreko urteetan legez, herri ezberdinetako talde, elkarte zein erakundeek Bizkargira joateko deia egin dute aurten ere. Busturikoak, esaterako, 08:30ean jarri dute ordua Altamira plazan. Bertatik Bizkargira abiatuko dira oinez eta handik Zugastietara. Bermeoko Sollube 707 Mendizale Taldeak ere bat egingo du Bizkargi Egunagaz; Bermeotik oinez hasi eta Bizkargira joango dira, bertatik Zugastietara jaisteko.
Iaz, eguraldia lagun izan zuten eta txalapartaren, trikitixaren, panderoaren eta adarraren doinuek hasi zuten eguna tontorrean, eta horren ostean etorri ziren, bertsoak, sokatira eta erromeria.