Udalekuen bitartez, ekainaren 30etik uztailaren 24ra ondo pasatzeko aukera emango die Foruko Udalak herritarrei. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean,
Asia kulktur arteko ekintzen programa gauzatuko dute, “umee jolasen bidez, beraien begirada beste errealitate batzuetara zabaltzeko aukera emanez”. Horretarako, kultur etxean batuko dira 3 eta 12 urte arteko umeak, 09:30etik 13:30era.

Muruetako udalekuak, iaz
Ordu berean, baina uztailaren 7tik 24ra bitartean, bestalde, Foruko Udako Kaleko Kanpamentuez gozatzeko aukera izango dute 3 eta 12 urte bitarteko ume horiek. Astelehenetik barikura 09:30etik 13:30era bilduko dira eta ordutegi horretan Kultur etxera, parkera, plazara, frontoira, futbol zelaira… joango dira antolatutako ekintzez gozatzera.
Aste bakoitzean gai bat jorratuko dute;
Altxor Pirata,
Zirkua Foruan edota
Foruko Umeen Euskal jaia, hain zuzen. Hala, tailer, jolas, antzerki eta abesti ezberdinak landuko dituzte egun horietan zehar.
Foruko udalekuetan parte hartu nahi duenak astelehentik maiatzaren 23ra bitartean izango du izena emateko aukera. Horretarako, udaletxera 09:00etatik 14:00etara (94 625 51 80-
idazkaritza.forua@bizkaia.org) edota kultur etxera 16:00etatik 19:00etara (94 625 45 74-
liburutegi.forua@bizkaia.org) jo beharko du.
Halaber, Foruko Udalak jakinarazi du udaleku horietan lan egiteko aisialdirako monitoreak kontratu behar dituela; horretarako, interesatuak adinez nagusia izan beharko du, aisialdirako monitore titulua eduki beharko du eta euskara erraz menperatu beharko du, idatziz zein berbaz. Izena ematen duten begiraleen artean Foruan bizitzea eta umeekin esperientzia izatea baloratuko dutela jakinarazi du udalak. Interesatuek maiatzaren 12a izango dute eskabideak aurkezteko azken eguna Foruko udaletxean.