
Morgako Andra Mari
Udalak jakinarazi du laster hasiko dituela lanak. Azaldu duenez, neguko euriteek eragindako kalteak dira konpondu beharrekoak. Hala, lurrak eutsiko dituzte, bide zorua berreraiki eta drainatzea egin.
Izan ere, lehendik ere egonkortasun arazoak zeuzkan errepideak, eta, ondorioz, arrakalak sortu ziren. Euriteek, gerora, egoera larritu egin dute.
Udalak adjudikatu ditu lanak, eta, azaldu duenez, ondorengoak izango dira egin beharrekoak: mikropiloteseko pantaila bat eraikitzea eta baita arriostratuak eta ainguratutakoak ere, bidearen lehen metroak eusten daben lurren betegarria egonkortzeko. Halaber, bide zorua berreraikiko dute, eta kaltetutako drainatzea konpondu. Segurtasun hesiak jartzeagaz eta luzetarako lerroak margotzeagaz osatuko dituzte lanak.
119.854,70 eurokoa da aurrekontua. Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailari diru laguntza eskatu dio udalak.