
Gernika-Lumon egindako protesta
Guardia Zibilaren prentsa arduradunak
BERRIAri baieztatu dionez, Araña “operazioa itxita dago, eta printzipioz ez da atxiloketa gehiagorik izango; ez da baztertzen atxiloketa gehiago egotea, baina esan bezala, operazioa itxitzat eman daiteke, bai”. Atzo 21 lagun atxilotu zituzten, Interneteko sare sozialetan “ETAren terrorismoa goratzea” egotzita; tartean, Zuriñe Peral Muxikako bizilaguna.
Epailearen aurrean deklaratu zuten batzuek; ez, ordea, guztiek. Ondoren, batzuk kargurik gabe utzi zituzten aske, eta beste batzuk karguekin.
Gernika-Lumon
140 lagun inguruk adierazi zieten elkartasuna Zuriñe Perali eta gainontzeko atxilotuei, manifestazio bat eginez. Muxikan, bestalde, elkarretaratzea egingo dute gaur, 18:00etan, Kurtzero auzoan.