MaiteMuhinduz izeneko topaketan hainbat gaiz ariko eta hausnartuko dute parte hartzaileek: maitasunaz, sexu harremanez, desiraz, plazerraz, sexu joerez, heziketaz, historiaz, gizarteaz, gorputzaz, maitasun adierazpenez… Lau egunetan zehar, besteak beste, hiru galdera erantzuten ahaleginduko dira:
- Nola bizi ditugu kontu horiek?
- Zein lotura daukate politikarekin, eremu publikoarekin eta gizartearekin?
- Zer egin dezakegu maitasun bizia suspertzeko?
Parte hartzeko
http://maitemuhinduz.blogspot.com.es/ helbidean eman behar da izena. Antolatzaileek zehaztu dutenez, lo egiteko lekua eskainiko dute dohainik, eta, beraz, lotan Astran gelditu gura duenak lo zakua eraman beharko du. Bestetik, barra eta haurtzaindegi zerbitzuak egongo direla esan dute, eta otordu bakoitzak 5 euro balioko duela.
Egitaraua:
Maiatzak 1, eguena
– 19:30tik aurrera, harrera
– 20:30ean, afaria, nork berea eraman eta elkarbanatu
– 22:00etan, zineforuma
Maiatzak 2, barikua
– 09:30ean, harrera
– 10:00etatik 14:00etara, Gune Irekia
– 14:00etan, bazkaria
– 16:00etatik 18:00etara, Gune Irekia
– 19:00etan, Zapalduen Antzerkia: Amor romantico
– 21:00etan, afaria
– 22:30ean, jolas kooperatiboak
Maiatzak 3, zapatua
– 09:00etan, gosaria
– 10:00etatik 14:00etara, Gune Irekia
– 14:00etan, bazkaria
– 16:00etatik 18:00etara, Gune Irekia
– 19:00etan, biodantza
– 21:00etan, afaria
– 22:30ean, guateke foruma
Maiatzak 4, domeka
– 09:00etan, gosaria
– 10:00etatik 13:30era, ekintza proposamenak
– 13:30ean, Gune Irekiaren itxiera
– 14:00etan, bazkaria