Ustez, mutiko batek emakume baten kontra eraso sexista egin izana salatu dute Bermeon
Sareginek Bermeoko Feministen Sareak salatu duenez, ustez, joan den eguaztenean, apirilaren 23an, mutiko batek eraso sexista egin zion emakume bati Bermeoko Aritzatxu hondartzan. “Gure gorputza gurea delako”, erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuen Bermeoko taldeak barikuan. Hain zuzen, 30 bat lagun batu ziren Lameran, Emakumeon kontrako erasorik ez! Ez Bermeon ez inon! lelopean.