
LABek Nafarroan egindako protesta bat
Laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko egunaren harira, LAB sindikatuak elkarretaratzea egingo dute gaur goizean Gernika-Lumon. Hain zuzen, Mutualiaren egoitzaren aurrean bilduko dira sindikatu abertzaleko kideak, 11:30ean. protesta egiteaz gain, mutuen inguruan hartutako erabaki baten berri emango duela jakinarazi du LABek.
Elkarretaratzea orduko, bestalde, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko delegatuek asanblea egingo dute; hain justu, mutualitateen lege aldaketaren inguruan. Lege aldaketatagaz, mutuek indar gehiago hartuko dutela deritzo sindikatuak, “osasungintza publikoak galduz eta pribatizazioan beste pauso bat emanez”.