
Mutualitateen legea salatzeko, protesta egin du LABek
Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna gogoan izan dute apirilaren 28an, eta egun hori baliatuta, protesta egin du LAB sindikatuak Mutualiak Gernika-Lumon duen egoitzaren aurrean. Langileen lan baldintzek okerrera egin dutela salatu du sindikatuak. Dioenez, administrazio publikoen utzikeria eta konplizitate ideologikoak, batetik, zein enpresetan dagoen prebentzio ezak, bestetik, lan istripuak eta gaixotasunak areagotzea ekarri du. Gainera, mutuek egiten duten lanaren ondorioz, istripu eta gaixotasun horiek lanak eragindakoak ukatu egiten da sarritan, eta osasun publikora bideratzen dituzte langileak.
Hala, lan osasuna zerbitzu publikoak zaindu beharko lukeela dio LABek, ez enpresa pribatuek. Gaur egun mutuak dira langileen bajen %90a kudeatzen dituztenak eta, mutualitateen lege berriaren arabera, altak ematea ere mutuako medikuen esku legoke. Horren aurka agertu dira sindikatuak, eta enpresek ere osasun zerbitzu publikoak eskura izatea eskatu du LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek.