Itsastxorien habiak kentzeko kanpaina jarri du martxan Bermeoko Udalak
Itsastxoriak sortzen dituzten “arazoak” kontuan hartuta, “beharrezkoa da kontrolak ezartzea” Bermeoko Udalaren arabera; hartara, itsastxori kopurua murrizteko eta berrien jaiotza saihesteko. Izan ere, udalak azaldu duenez, “zarata, ziknkeria, teilatuen hondatzea eta teilatu-hodien trabatzea” dakartzate aipatu txoriek.
Hori horrela, udaberrian habien bilaketa egiten da eta aurkitutakoak kendu egiten dituzte. Aipatu habi horietan txitak aurkituz gero, berriz, Fauna Basatia Sendatzeko Zentrora eramaten dituzte.
Bere teilatuko habi horiek kentzea nahi duenak, beraz, 010 telefonora deitu beharko du abisua emateko.