Gernikazarra Historia Taldeak Gernika sortu zeneko 648. urteurrena gogora ekarriko du gaur
Gaurko egunez, 1366an, hiri gutuna eman zion On Tello kondeak Gernikari. 648 urte joan dira Gernikak hiri izaera lortu zuenetik, eta, urtero legez, Gernikazarra Historia Taldeak urteurrena ekarriko du gogora.
20:00etan jarri du hitzordua, Foru plazan, lehenbizi zapia jarriko baitiote On Telloren eskulturak eskuan daukan uri gutunari. ekitaldi xume horren ostean, hiriko mugetatik ibilaldia egingo dute parte hartzaileek, ohiturari jarraiki.
