Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza ugari ekarri ditu asteburuan Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak. Horien bitartez, Ama Lurra zaintzeak duen garrantzia azpimarratu du, eta eguneroko bizitzan eman behar diren aldaketak nabarmendu ditu; esaterako, “etxebizitzetan ingurumen-irizpideak gailenduz, garraioaren eraginkortasuna hobetuz, ondasun eta zerbitzuen produkzioa aldatuz, edota sortutako hondakinen kudeaketa hobetuz”. Hori eginda, gizakiaren bizi kalitatea hobetuko dela eta erronka ekologikoei aurre egin ahalko zaiela deritzo zentroak.
Hainbat ekintza eskura
Hala,
Hiri berdeak lelopean hainbat ekintzetan murgildu dira asteburuan Madariaga Dorretxera bertaratutakoak. Hala, besteak beste, honako ekintzak antolatu ditu Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Ama Lurraren Eguna ospatzeko; Itsasontziz itsas-ugaztunak ikuskatu eta entzuteko irteera gidatua, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako inguru natural eta kulturalak ezagutzeko ibilbide gidatua, biodibertsitatez betetako hezegune bihurtzeko tailerra, Madariaga Dorretxera bisita gidatua eta askaria, Berezi basora irteera, eguzkiaren inguruko hitzaldia eta behaketa eta planetarengan inpaktua duten jokaeren inguruko dokumentalaren proiekzioa.
-
-
Argazkilaria: Euskadiko Biodibertsitate Zentroa