
Karpin parkea
Ekainaren 14an egingo dute eatarrek Karrantza haranera irteera, baina aldez aurretik eman behar da izena. Horretarako, Bedarona auzoko Eliz-Ondo tabernara jo behar da, maiatzaren 16a orduko. Plazak mugatuak dira, eta, beraz, autobusa betetzen denean ez dute inor gehiago onartuko. Helduek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtera artekoek 8 euro.
Karabi Kultur Taldeak jakinarazi du irteeraren egunean 09:30ean aterako dela autobusa Bedaronatik, eta ondoren geldialdiak egingo dituela Ean eta Natxituan. Lehenbizi Pozalaguako kobetara joango dira, eta ondoren Karpin parke tematiko eta ekologikora.