
Athleticeko haurrak, Astran
Gernika-Lumoko kulturarako fabrika sozialean izan dira gaur futbol taldeko haurrak. Jakinarazi dutenez, hilaren 22tik 25era Sarajevora bidaiatuko dute, Bosniako gatazka ezagutzeko. Hori orduko, Gernika-Lumon izan dira, eta, Astraz gain, Bakearen Museoa eta babeslekua ere bisitatu dituzte.