
Gernikako arbola
Apirilaren 17tik 20ra bitartean eskainiko ditu Gernika-Lumoko turismo bulegoak bisita gidatu bereziak. Prestatutako ibilbideari esker, bisitariek 1366ra egingo dute jauzi lehenbizi, Gernika-Lumoren sorrera ezagutzeko. Ondoren Batzar Etxearen eta Gernikako Arbolaren historian murgilduko dira, eta Pasealekura eta aire-erasoetatik babesteko aterpera bisita eginda, herria erraustu zuen bonbardaketa gogora ekarriko dute.
Apirilaren 17an, 18an, 19an eta 20 izango dira bisita gidatuak, 12:00etan, turismo bulegotik hasita. Lauretako bakarra izango da euskaraz, hain zuzen, eguenekoa. Gainontzekoak gazteleraz izango dira. Denen iraupena ordubetekoa izango da. Doakoak dira bisitak, baina aldez aurretik izena eman behar da turismo bulegoan bertan, 94-625 58 92 telefono zenbakira deituta edo
turismo@gernika-lumo.net helbidera idatzita.