Bazkaltzeko batutako 100 lagunek hasitako egunak gora egin zuen orduak aurrera egin ahala Busturian zapatuan. Gazte Asanbladakoek «egun oso arrakastatsu» bezala gogoratu dute II. Gazte Eguna. «Egun itzela izan zen, Zornotzako Zaparrada batukadak primerako ikuskizuna eginda, giro ederra sortu zuen». Musika taldeak, berriz, «harrituta» izan ziren; «ez zuten-eta hainbeste jende eta giro espero». Frontoia «bete» egin zuen horien musikak eta baita gaztetxea DJ Bullen doinuek. Antolatzaileak «oso pozik» dira, egunak espero baino jende gehiago bildu zuen-eta.