'Joxean’s hil eben' filma emango dute Astran domekan
http://www.youtube.com/watch?v=QlDucg4RKgU
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Ataun of the dead filmarekin hasitako trilogiaren bigarren atala dakar Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialak domekan, 19:00etan. Joxean’s hil eben film laburrean, Zumalakarregik eta zonbiek Agirre lehendakaria eta banpiroak izango dituzte aurkari.
Beñat Iturrioz eta Xabier Padinek 2011ko urtarrila eta ekaina bitartean grabatu zuten Ataun of the dead filma, lehen lehendakari ez nazionalistari aurre egiteko osaba Zumalakarregi berpizten zuten zientzialari karlisten istorioaren trilogia baten lehen atala. Joxean’s hil eben 2012ko ekainean hasi ziren grabatzen, eta urtarrilean estreinatu zuten. Lehenengo atalean hogei bat lagun aritu ziren aktore zein teknikari lanetan, eta bigarren honetan 160tik gora izan dira parte hartzaileak.
Filmeko protagonista bat
Trilogiari amaiera emango dion istorioa ere dagoeneko pentsatu dute egileek: “Zumalakarregi Iruñeara abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz, baina ezker abertzaleak ez du karlista bat euskaldunen erregetzat onartuko, eta nafar estatuko errege legitimoa berpiztuko dute, Antso Nagusia. Bestalde, navarristek ere ez dute Zumalakarregi Iruñean nahiko eta gerra deklaratuko diote”.
Azken atalarekin lanean hasi aurretik, baina, bigarren atala ikusteko aukera izango da etzi Gernika-Lumon. Ez da sarrerarik ordaindu behar izango, eta, gainera, Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariak han izango dira, filmari buruzko azalpenak ematen.
‘Joxean’s hil eben’. Sinopsia. Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun of the deadeko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga horrek Partidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz, Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.