
Euskadiko txapelketa jokatuko dute asteburuan Urdaibai Eskubaloi Taldeko neska nagusiek. Muskizen, Usurbilen eta Gasteizko Ehagialderen aurka jokatuko dituzte finalak, eta puntu gehien lortzen dituenak irabaziko du txapelketa.
Partidak bihar, etzi eta domekan jokatuko dituzte, Gipuzkoako lurretan. Bihar, Muskiz taldearen aurka jokatuko dute, Usurbilen. Zapatuan, ostera, Usurbil taldearen aurka ariko dira Hernanin. Domekan Gasteizko Ehagialdea taldearen aurka jokatuko dute.
Urdaibaiko neskek Muskiz eta Ehagialdea taldeak ezagun dituzte. Izan ere, ligako lehen tarte honetan aurkari izan dituzte. Usurbil taldea, aldiz, ez da eurentzako talde ezaguna. “Talde gogorra da, eta, gainera, etxean jokatzen du”, nabarmendu dute Urdaibai Eskubaloi Taldekoek.