
Jose Azulen lanetako bat
Jose Azul Aragoiko (Espainia) artistaren lanak biltzen ditu Ugaritzen dire izakiak izeneko aldi baterako erakusketak. Hegaztiak, arrainak, intsektuak edo eboluzioan eta mugimenduan dauden dekorazio-elementuek osatzen dute lagina. Egileak azaldu duenez, “beti egiten dut aurretiko diseinu bat, ondoren burdinezko pieza birziklatuak hartu; aldamioetako tutuak, josteko makinak, gasolina bidoiak, eta batzuetan ibai eta zelaietako harriak gehitzen ditut”.
Intsektuek, konposaketa erakargarriek eta oso ezberdinak diren animaliek bizitza hartzen dute Jose Azulen buruan, “elementu metalikoz osatutako konbinazio ezberdinei esker”. Izan ere, elementu horiek elkartzean, “ametsen mundukoak ematen duten edota barneratzeko zailak diren sentsazioak jasotzen ditu bisitariak”.
Ekainaren 30era arte egongo da erakusketa Busturian ikusgai, eta sarrera doakoa da.