
Ander Garmendia
Zapatuan izango da
Oinarrizko kontzeptuak denboraldiaren planifikaziorako izenburua daukan berbaldia, apirilaren 12an, 17:00etan, eta Ander Garmendia entrenatzaile pertsonal eta korrikalaria izango da hizlaria. Mendiko eskiko eta mendi lasterketetako Euskal Herriko junior kategoriako txapelduna izan zen garmendia 2013an.
Mendi lasterketen denboraldiaren planifikaziorako ezagutu beharreko oinarrizko kontzeptuak azalduko ditu Garmendiak, hasierako ebaluaketa batetik hasi eta egunerokoa eta denboraldi osoa antolatu arte.
Bi ordu inguruko iraupena edukiko du berbaldiak, eta galderetarako tartea ere egongo da. Parte hartzeko deialdia egin dute antolatzaileek.