
Gernika KESBen eta Estudiantesen arteko partida
Ekitaldi kulturalak bakarrik ez, kirol arlokoak ere badabil antolatzen Ibilaldia Elkartea datorren ekainaren 1ean Gernika-Lumon ospatuko den Ibilaldia orduko motorrak berotzen joateko. Oraingoan, saskibaloi partida batez gozatzeko aukera emango du. Hain zuzen, Gernika KESBeko neska nagusien taldea Euskal Selekzioaren aurka ariko da martitzenean, apirilaren 15ean, Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian.
20:00etan hasiko da partida, eta nagusiek 3 euro ordaindu beharko dituzte norgehiagoka ikustearren, eta euro bat umeek.