Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatzen duen Bizkaiko eskualdeetako bertsolari txapelketak hasi dira.
Busturialdean eta Lea-Artibain bina kanporaketa jokatuko dira, eta
finalak maiatzaren 10ean eta 17an izango dira, hurrenez hurren.

Eskualdeko bertsolari txapelketak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren baitan badaude ere, ezberdindu egiten dira. Izan ere, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bi fasetan banatuta egiten da. Hau da, lehenik eta behin eskualdeko txapelketak jokatzen dira. Eta horietatik irabazle ateratzen direnak, udazkenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan jokatzen dute. Dena den, bi fasetan banatuta egon arren, guztia da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.
Lehenengo fase horretan eskualdez eskualde kanporaketa saioak eta finalak jokatuko dira. Busturialdean eta Lea-Artibain bina kanporaketa jokatuko dira eta gero, maiatzaren 10ean eta 17an, finalak jokatuko dira, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan eta Ziortza-Bolibarko frontoian, hurrenez hurren.
Lehenengo kanporaketak
Eskualde batzuk kanporaketa saioekin hasita badaude ere, Busturialdean eta Lea-Artibain oraindik ez dira hasi.
Busturialdeko lehenengo kanporaketa saioa apirilaren 25ean jokatuko dute Arratzuko Belendiz auzoko txokoan.
Lea-Artibaiko lehenengo kanporaketa apirilaren 30ean jokatuko dute, Berriatuko bideo gelan.
Zortzi eskualde ariko dira nor baino nor eskualdeetako txapelketan: Busturialdea, Lea-Artibai, Arratia, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Uribe Butroe eta Uribe Kosta.
Bi eskualdeetako saioak
Busturialdea
- Apirilak 25. Lehenengo kanporaketa, 21:00etan, Belendizko txokoan.
- Maiatzak 2. Bigarren kanporaketa, 21:00etan, Errigoitiko txokoan.
- Maiatzak 10. Finala, 17:30ean, Gernika-Lumoko Elai Alain.
Lea-Artibai
- Apirilak 30. Lehenengo kanporaketa, 22:00etan, Berriatuko bideo gelan.
- Maiatzak 9. Bigarren kanporaketa, 22:00etan, Aulestiko udaletxeko goiko aretoan.
- Maiatzak 17. Finala, 17:30ean, Ziortza-Bolibarko frontoian